profila aurreko eperik gabeko profil aktibora itzultzen da. Profilak epe bat badu,
agertuko da hasierako pantailan. Deskonektatuta profilari ezin zaio eperik
ezarri.
Profil bat sortzeko, aukeratu Aukerak > Sortu berria.
9. Musikaren karpeta
Musika-jogailua
Musika abiarazleak AAC, AAC+, eAAC+, MP3 eta WMA formatuak onartzen ditu.
Baliteke musika-jogailuak fitxategi formatu baten ezaugarri guztiak edo aldaketak
ez onartzea.
Musika abiarazlea podcastak entzuteko ere erabil daiteke. Podcasting izenez
ezagutzen da audio eta bideo edukiak Interneten bidez bidaltzeko modu bat, eta
RSS nahiz Atom teknologiak erabiltzen ditu gailu mugikorretan eta ordenagailuetan
erreproduzitzeko.
Abestiak edo podcastak erreproduzitu
Musika abiarazlea irekitzeko, aukeratu Menua > Musika > Mus.-jogail..
Aukeratutako abestia edo podcasta zure telefonoan eguneratu ondoren, musika
eta podcasten liburutegiak eguneratu behar dira. Eskuragarri dauden elementu
guztiak liburutegira gehitzeko, aukeratu Aukerak > Freskatu liburutegia.
Abestiak edo podcastak erreproduzitzeko:
1. Aukeratu entzun nahi duzun abestia edo podcasta dagoen kategoria.
2. Elementu bat erreproduzitzeko, aukeratu zerrendako elementu bat.
Erreprodukzioa eteteko, sakatu ; jarraitzeko, sakatu .