Lasterbideak
Irekita dauden aplikazioen artean aldatzeko, eduki sakatuta menu tekla. Aukera bat
erabiltzen ari zaren bitartean beste aplikazio bat martxan izateak bateria kontsumo
handiagoa suposatzen du, eta beraz, bateriaren iraupena murriztuko da.
Interneteko konexio bat hasteko (sareko zerbitzua), markagailuan, eduki sakatuta
0.
Multimedia barran eskuragarri dauden aplikazioetara joateko, hala nola musika
abiarazlea eta web arakatzailea, edozein ikuspegitan, sakatu multimedia tekla.
Profila aldatzeko, sakatu pizteko tekla eta aukeratu profila.
Ahots postontzira deitzeko (sareko zerbitzua), markagailuan eduki sakatuta 1.
Markatu berri diren zenbakien zerrenda irekitzeko, hasierako pantailan sakatu
deitzeko tekla.
Ahots komandoak erabiltzeko, hasierako pantailan eduki sakatuta deitzeko tekla.
Telefonoa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
33