Gailu zaharretik kontaktuak edo argazkiak
kopiatzea
Nokia gailu bateragarri zaharretik informazio garrantzitsua kopiatu eta gailu berria
azkar erabiltzen hasi nahi al duzu? Erabili Datu-transfer. aplikazioa, besteak beste,
kontaktuak, egutegiko sarrerak eta argazkiak gailu berrian doan kopiatzeko.
Hautatu Menua > Aplikazioak > Tel. konfig. eta Datu-transfer..
Nokia gailu zaharrak Datu-transfer. aplikaziorik ez
badu, gailu berriak mezu bidez bidaliko dio. Ireki
mezua gailu zaharrean eta jarraitu argibideak.
1. Hautatu zein gailura konektatu nahi duzun eta
parekatu gailuak. Bluetootha aktibatuta egon
behar da.
2. Beste gailuak kodea eskatzen badu, sartu kodea.
Kodea, zuk zeuk zehatz dezakezuna, bi gailuetan
sartu behar da. Zenbait gailuren kodea finkoa da.
Xehetasunetarako, ikus gailuaren
erabiltzailearen gida.
Kodeak uneko konexiorako balio du soilik.
3. Hautatu edukia eta Ados.