Fitxategiak Galeria aplikaziotik bidaltzea
Zure fitxategiak Galeria aplikaziotik lineako partekatze zerbitzu batera bidal
ditzakezu.
1. Hautatu Menua > Galeria eta bidali nahi dituzun fitxategiak.
Sarean partekatu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
98
2. Aukeratu Aukerak > Bidali > Kargatu eta nahi duzun kontua.
3. Editatu argitaratutakoa nahi duzunean.
4. Aukeratu Aukerak > Kargatu.
13. Nokiaren Bideo Zentroa
Nokiaren Bideo Zentroarekin (sareko zerbitzua), bideoak deskargatu eta zuzenean
erreproduzi ditzakezu Interneteko bideo zerbitzu bateragarrietatik, datu pakete
konexio bat erabiliz. Halaber, bideoak ordenagailu bateragarri batetik telefonora
transferi eta Bideo Zentroan ikus daitezke.
Bideoak deskargatzeko datu paketeen sarguneak erabiltzeak zure zerbitzu
hornitzailearen saretik datu kantitate handiak bidaltzea esan nahiko luke. Datuak
igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu-
hornitzailearengana.
Telefonoak zerbitzu lehenetsiak eduki ditzake.
Zerbitzu-hornitzaileek doako edukiak eskain ditzakete baina baita gastuak kargatu
ere. Prezioa zerbitzuan egiaztatu edo zerbitzari-hornitzaileagandik lortu.
Ikusi eta deskargatu bideo klipak
Bideo zerbitzuetara konektatu
1. Aukeratu Menua > Aplikazioak > Bid. zentr..
2. Bideo zerbitzuak instalatzeko zerbitzu bati konektatzeko, aukeratu Gehitu
zerb. berriak eta nahi duzun bideo zerbitzua zerbitzu katalogotik.
Bideo klip bat ikusi
Instalatutako bideo zerbitzuen edukiak arakatzeko, aukeratu Bideo jarioak.
Zenbait bideo zerbitzuen edukia kategorietan sailkatuta dago. Bideo klipak
arakatzeko, aukeratu kategoria bat. Zerbitzuan bideo klip bat bilatzeko, aukeratu
Bideo bilaketa. Baliteke bilaketa eskuragarri ez egotea zerbitzu guztietan.