
Eskubide digitalen kudeaketa
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko
ohiturak eta besteen pribatutasun eta legezko eskubideak, copyright eskubideak
barne. Copyright babesak irudiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu, aldatu edo
bidaltzea galaraz diezazuke.
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights
Management) teknologia ezberdinak erabil ditzakete, copyrightak barne, beraien
jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen
ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10 eta
OMA DRM 2.0 bidez babestutako edukiak ikus ditzakezu. DRM softwareren batek
edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira
sartzeko DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea
dute. Honek DRMrekin babestutako eduki hori zure telefonoan berritzea saihets
dezake ere. DRM software hori baliogabetzeak ez du eraginik beste mota
batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion
lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu, lizentzien eta edukiaren
segurtasun-kopiak egiteko erabili Nokia Ovi Suite-ren eginbidea.
Beste transmisio-metodo batzuk ez dute lizentziarik transferitzen, baina hau
edukiarekin batera berrezarri behar da telefonoaren memoria formateatu ondoren,
OMA DRM bidez babestutako edukia erabiltzen jarraitu ahal izateko. Lizentziak
berrezartzea beharrezkoa izan daiteke zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero.
Telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia badu, lizentziak eta edukia galduko
dira telefonoaren memoria formateatuz gero. Lizentziak eta edukia gal ditzakezu
zure telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentziak edo edukia galtzeak,
Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
167

telefonoan berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago
jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Zenbait lizentzia SIM txartel jakin bati lotuak egon daitezke, eta eduki babestua SIM
hori telefonoan sartzen bada soilik ikusi ahal izango da.