Nokia 5235 Comes With Music - Telefonoa zaintzea

background image

Telefonoa zaintzea

● Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek

edo egoera bustiek, zirkuitu elektronikoak herdoil ditzaketen mineralak izan

ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria eta utz iezaiozu lehortzen.

Produktu- eta segurtasun-informazioa

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

165

background image

● Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal

higikorrak eta osagarri elektronikoak honda daitezke.

● Ez gorde telefonoa tenperatura altuak dauden tokietan. Tenperatura altuek

gailuaren iraupena laburtu, bateria hondatu eta plastikoak deformatu edo ur

ditzakete.

● Ez ezazu gorde gailua tenperatura baxuan. Gailuak bere tenperatura normala

berreskuratzen duenean, barruan hezetasuna sor dakioke, eta horrek zirkuitu

elektronikoak honda ditzake.

● Ez zaitez telefonoa erabiltzailearen gida honetan azaltzen ez den modu batean

zabaltzen saiatu.

● Baimenik gabeko aldaketek gailua honda dezakete eta irrati-tresnen araudiak

urra ditzakete.

● Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu

zakarrean erabiliz gero, barruko zirkuituen plakak eta mekanismoa apur

daitezke.

● Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia telefonoaren azala garbitzeko.
● Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta

funtzionamendu egokia galarazi dezake.

● Itzali telefonoa noizean behin eta kendu bateria etekinik onena lortzeko.
● Mantendu telefonoa iman eta eremu magnetikoengandik urrun.
● Datu garrantzitsuak seguru mantentzeko, gorde gutxienez bi leku

desberdinetan, hala nola, telefonoan, memoria-txartelean edo ordenagailuan,

edo idatzi informazio garrantzitsua.

Eragiketa luzeetan telefonoa bero daiteke. Gehienetan hau normala izaten da.

Telefonoa ongi ez dabilela irudituko balitzaizu, eraman ezazu zure inguruan

dagoen baimendutako zerbitzu gunera.