Ziurtagiri informazioa (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko arauak betetzen ditu.
Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da. Araudi
internazionalek gomendatzen duten irrati uhinekiko arrisku egoerara ez heltzeko
diseinatua dago. Araudi hauek ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatu ditu
eta pertsona guztiak babesteko marjina daukate, adina edo osasuna kontutan izan
gabe.
Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak Berariazko Absortzio Tasa
(Specific Absorption Rate) edo SAR moduan ezagutzen den neurri unitate bat
erabiltzen du. ICNIRP araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo (W/kg)-
koa da, 10 gramoko ehunean erabilita batezbeste. SAR probak funtzionamendu
posizio estandarretan egiten dira, telefonoak potentzia mailarik altuenean
Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
171
transmititzen duen bitartean probatutako frekuentzia banda guztietan.
Funtzionatzen ari den telefono baten kasuan kasuko SAR maila, gehiengo balioaren
azpitik egon daiteke, zeren telefonoa sarea atzitzeko behar duen indarra
erabiltzeko bakarrik diseinatuta baitago. Kantitatea faktore batzuen arabera alda
daiteke, adibidez, sare estazio gune batekiko zein hurbil zauden.
SAR balio altuena ICNIRP araudien arabera telefonoa belarrian erabiltzeko honakoa
da: 1,10 W/kg .
Telefonoaren osagarriak erabiltzeak SAR balio ezberdinak eman ditzake. SAR
balioak proba eta informazio nazionalen eskakizunen eta sareko bandaren
araberakoak izan daitezke. SAR-i buruzko informazio gehiago jasotzeko
kontsultatu ezazu produktuari buruzko informazioa helbide honetan:
www.nokia.com.
Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
172