Ibilgailuak
Irrati-frekuentziako seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo gaizki
babestutako sistema elektronikoetan eragina izan dezakete, hala nola, erregaiaren
injekzio elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema elektronikoetan,
abiaduraren kontrol elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazioa lortzeko,
egiaztatu autoaren edo honen ekipamenduaren fabrikatzailearekin.
Langile kualifikatuek soilik instala ditzakete telefonoak ibilgailuetan. Behar bezala
instalatu edo erabili ezean, arriskuak sor daitezke eta bermea baliogabe daiteke.
Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako hari gabeko osagarriek behar bezala
funtzionatzen dutela. Ez gorde edo eraman likido sukoiak, gasak edo material
Produktu- eta segurtasun-informazioa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
169
lehergarriak telefonoa, haren zatiak edo osagarriak daramatzazun toki berean.
Gogoratu airbag-ak indar handiarekin puzten dela. Ez jarri telefonoa edo osagarriak
airbag-a aterako den tokian.
Itzali telefonoa hegazkinera igo aurretik. Haririk gabeko gailuak hegazkinean
erabiltzea arriskutsua izan daiteke hegazkinaren funtzionamendurako, bai eta
legez kanpokoa ere.