Holograma autentikatu
1. Begiratu holograma. Nokia konpainiaren esku elkartuen
ikurra ikusi beharko litzateke angelu batetik eta Nokia
Original Accessories logotipoa bestetik.
2. Okertu holograma ezkerrera, eskuinera, gora eta behera. 1,
2, 3 eta 4 puntu ikusi beharko zenituzke alde bakoitzean
hurrenez hurren.
Hala ere, ezin da bateria egiazkoa dela guztiz ziurtatu.
Bateriaren jatorria ezezaguna bada edo edozein
arrazoirengatik Nokia-ren holograma duen bateria egiazkoa ez
dela susmatuz gero, utzi erabiltzeari eta eraman ezazu hurbilen
duzun Nokia zerbitzu-gunera edo zerbitzu-
hornitzailearengana.
Nokia bateriei buruz gehiago jakiteko, zoaz www.nokia.com/
battery helbidera.