Nokia 5235 Comes With Music - Ikusi eta deskargatu bideo klipak

background image

Nokiaren Bideo Zentroa

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

99

background image

Aukeratutako bideoari buruzko informazioa ikusteko, aukeratu Aukerak > Bideo

xehetasunak.
Bideo batzuk zuzenean erreproduzitu daitezke, baina beste batzuk lehenengo

telefonora deskargatu behar dira. Bideo bat deskargatzeko, aukeratu Aukerak >

Deskargatu. Deskargak atzealdean jarraituko dute aplikaziotik irteten bazara.

Deskargatutako bideo klipak Nire bideoetan gordetzen dira. Bideo bat zuzenean

erreproduzitzeko edo deskargatutako bat ikusteko, aukeratu Aukerak >

Erreproduzitu. Bideo klipa erreproduzitzen ari denean, aukeraketa teklak

abiarazlea kontrolatzeko, sakatu pantaila. Bolumena egokitzeko, erabili

bolumenaren tekla.

Abisua: Bolumen altuarekin jarraian denbora gehiegi egoteak zure

entzumena kaltetu dezake. Entzun musika bolumen egokian eta ez eduki telefonoa

belarriaren ondoan bozgorailua abian denean.

Deskargak antolatu

Bideo klipak aplikazioarekin automatikoki deskargatzeko ezarriz gero, zure

zerbitzu hornitzailearen saretik datu kantitate handiak bidaltzea suposa dezake.

Datu transmisioen kostuei buruzko informazio gehiago jasotzeko, jo zure zerbitzu

hornitzailearengana. Zerbitzu batean bideo klipen deskarga automatiko baten

ordutegia ezartzeko, aukeratu kategoria eta Aukerak > Jarri deskargak taulan.

Bideo zentroak bideo klipak automatikoki deskargatzen ditu egunero bideo berriak

zuk ezarritako orduan.
Kategoria bateko antolatutako deskargak ezeztatzeko, aukeratu Eskuzko

deskarga deskarga modu bezala.