Bideo zentroaren ezarpenak
Bideo zentroko ikuspegi nagusian, aukeratu Aukerak > Ezarpenak eta hauetatik:
● Bideo zerb. hautaketa — Aukeratu Bideo zentroko aplikazioan agertu
beharreko zerbitzuak. Bideo zerbitzu baten xehetasunak gehi, ezaba, edita eta
ikus ditzakezu ere. Aurretik instalatutako bideo zerbitzuak ezin dira editatu.
● Konexio ezarpenak — Sare konexiorako erabiltzen den sare helburua
zehazteko, aukeratu Sare konexioa. Konexio bat eskuz aukeratzeko Bideo
zentroa sare konexio bat irekitzen duen bakoitzean, aukeratu Galdetu beti.
GPRS konexioa gaitu edo desgaitzeko, aukeratu Berretsi GPRS erabilera.
Ibiltaritza gaitu edo desgaitzeko, aukeratu Berretsi ibiltaritza.
● Gurasoen kontrola — Ezarri bideoentzako adin muga. Behar den pasahitza
telefonoaren blokeo kodearen berdina da. Lehenetsitako blokeo kodea 12345
da. Bideo eskaera zerbitzuetan, muga adina bereko edo handieneko bideoak,
ezkutatzen dira.
● Hobetsitako memoria — Aukeratu deskargatutako bideoak telefonoaren
memorian edo memoria txartel bateragarri batean gordeko diren.
● Koadro txikiak — Aukeratu bideo jarioetan miniaturak deskargatu eta ikusi
nahi dituzun ala ez.
Nokiaren Bideo Zentroa
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
102
14. Web arakatzailea
Web arakatzailearekin, HTML (Hypertext Markup Language) kodeketa erabiltzen
duten orriak jatorrizko diseinuan ikus daitezke (sareko zerbitzua). Telefono
mugikorrentzat zuzendutako web orriak ere araka daitezke eta xhtml (Extensible
Hypertext Markup Language) edo wml (Wireless Markup Language) erabil daiteke.
Weba arakatzeko, Interneteko sargune batek zehaztuta egon behar du telefonoan.
Aholkua: Arakatzailea irekitzeko, hautatu multimedia tekla ( ) multimedia
barra irekitzeko eta hautatu .
Sarea arakatu
Aukeratu Menua > Internet > Weba.
Sarea arakatzeko, sakatu tresna-barrako Joan web helbidera eta idatzi web
helbide bat.
Besterik adierazten ez bada, nabigatzailea pantaila osoko moduan egongo da.
Pantaila osoko modua ixteko, hautatu behealdeko eskuineko aldean dagoen gezi-
ikurra.
Baliteke web orri batzuk ikusteko memoria-kopuru handia behar duen materiala
edukitzea, adibidez grafikoak eta bideoklipak. Horrelako orri bat kargatzen ari den
bitartean zure telefonoa memoriarik gabe geratzen bada, sartu memoria-txartel
bat. Bestela, ez dira bideoklipak bistaratuko.
Grafikoak desgaitutako web orriak arakatzeko, memoria aurrezteko eta orrialdea
kargatzeko abiadura handitzeko, hautatu Aukerak > Ezarpenak > Orria >
Kargatu edukia > Testua soilik.
Webgunearen edukia eguneratzeko, aukeratu Aukerak > Web-orriaren
aukerak > Birkargatu.
Uneko webgunea laster marka gisaa gordetzeko, aukeratu Aukerak > Web-
orriaren aukerak > Gorde laster-marka gisa.