Ordenagailu batetik musika transferitu
Musika transferitzeko ondorengo moduak daude:
● Musika-fitxategiak kudeatzeko eta antolatzeko Nokia Ovi Erreproduzigailua
instalatu nahi baduzu, deskargatu ordenagailurako softwarea www.ovi.com
helbidean eta jarraitu argibideak.
● Telefonoa PCra konektatu, USB kable batekin edo Bluetooth bidez. Honela,
telefonoa memoria osagarri gisa ikusiko da PCan. USB datu-kablea erabiltzen ari
bazara, hautatu Memoria masiboa konexio modu gisa. Memoria txartel
bateragarri bat sartu behar da telefonoan.
● Windows Media Player aplikazioarekin musika sinkronizatzeko, konektatu USB
datu-kable bateragarri bat eta hautatu Multim.-transferentz. konexio-modu
gisa. Memoria txartel bateragarri bat sartu behar da telefonoan.
USB konexio lehenetsia aldatzeko, sakatu Menua > Ezarpenak eta aukeratu
Konektagarritas. > USB > USB konexio-modua.