Txateatzen hastea
Hautatu Menua > Aplikazioak > IM.
1. Hautatu txateatzeko erabili nahi duzun zerbitzua edo zerbitzuak, eta ondoren,
hautatu Jarraitu.
Zerbitzu batean baino gehiagotan aldi berean saioa hasi eta txatea dezakezu.
Zerbitzu bakoitzean banaka konektatu behar duzu.
2. Kontaktuen zerrendan, hautatu zein kontakturekin txateatu nahi duzun.
Hainbat kontakturekin hizketaldiak abian izan ditzakezu aldi berean.
Informazio gehiago jasotzea — Hautatu aukeren ikonoa eta aukera egokia.
Mezularitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
78
8. Zure telefonoa pertsonalizatu
Zure telefonoa pertsonaliza dezakezu hasierako pantaila, tonuak edo gaiak aldatuz.
Telefonoaren itxura aldatu
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Pertsonala > Gaiak.
Pantailaren itxura aldatzeko gaia alda dezakezu, hala nola horma paper eta
hasierako menuaren antolaketa.
Aplikazio guztiek darabilten gaia aldatzeko, aukeratu Orokorra. Gai bat aktibatu
baino lehen aurreikusteko, joan gaira eta itxaron egundo batzuk. Gaia aktibatzeko,
aukeratu Aukerak > Ezarri. Gai aktiboak adierazlea du.
Menu nagusiaren diseinua aldatzeko, aukeratu Menua.
Hasierako pantailako itxura aldatzeko, aukeratu Has. pant. gaia.
Hasierako pantailan horma paper bat edo irudi aurkezpen bat hondo gisa ezartzeko,
aukeratu Horma-papera > Irudia edo Diapositiba aurkezp..
Dei bat jasotzen denean hasierako pantailan agertzen den irudia aldatzeko,
aukeratu Dei-irudia.
Profilak
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Pertsonala > Profilak.
Profilen bidez tonuak zehatz eta pertsonaliza daitezke: deiak, mezuak, taldeak eta
bestelako gertaerentzako. Aukeratutako profilaren izena hasierako pantailaren
goialdean agertuko da. Profil Orokorra erabiltzen ari bazara, data soilik agertuko
da.
Profila aldatzeko, joan profilera eta aukeratu Aukerak > Aktibatu.
Profila pertsonalizatzeko, joan profilera eta aukeratu Aukerak >
Pertsonalizatu. Aukeratu aldatu nahi duzun ezarpena