Posta elektronikoaren ezarpenak zehaztu
Aukeratu Menua > Mezularitza eta Postontzia.
Posta elektronikoa erabiltzeko, Interneteko sargune (IAP) balioduna eduki behar
duzu telefonoan eta posta elektronikoaren ezarpenak behar bezala zehaztu behar
dituzu.
Mezularitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
62
Aparteko kontu elektroniko bat eduki behar duzu. Jarraitu zure urrutiko
postontziaren zerbitzariak eta internet hornitzaileak (ISP) eskainitako argibideak.
Mezularitza > Postontzia aukeratzen baduzu eta kontu elektronikoa ezarrita ez
baduzu, bat ezartzeko eskatuko zaizu. Posta elektronikoaren ezarpenak postontzi
gidarekin sortzen hasteko, aukeratu Hasi.
Postontzi berri bat sortzen duzunean, postontziari esleitutako izenak Postontzia
ordezkatzen du Mezularitzaren ikuspegi nagusian. Guztira sei postontzi eduki
ditzakezu.