Txateatu lagunekin
Lagun batekin txateatzen hasi — Hautatu laguna.
Txat mezuak bidali — Idatzi testua mezuaren eremuan eta hautatu bidaltzeko
ikonoa.
Txataren ikuspegian, hautatu Aukerak eta hurrengoetatik:
● Bidali — Bidali mezua.
● Bidali fitxategia — Bidali irudi, bideo klip, audio-fitxategi, edo bestelako
fitxategi bat zure txateko lagunari.
● Bidali nire kokapena — Bidali zure kokapen-datuak txateko lagunari (bi
gailuek onartzen badute).
● Gehitu emotikonoa — Txertatu emotikono bat.
● Profila — Ikusi lagun baten xehetasunak.
● Nire profila — Hautatu zure egoera edo profilaren irudia, pertsonalizatu zure
mezua edo aldatu zure xehetasunak.
● Editatu testua — Kopiatu edo itsatsi testua.
● Amaitu txata — Amaitu txat aktiboa.
● Irten — Amaitu txat aktibo guztiak eta itxi aplikazioa.
Aukera eskuragarriak ezberdinak izan daitezke.
Zure lagunaren kokapen-datuak jasotzeko Maps aplikazioa izan behar duzu.
Kokapen-datuak bidaltzeko eta jasotzeko Maps eta Posizionamendua aplikazioak
izan behar dira.
Mezularitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
73
Fitxategiak jasotzeko, zuk edo hartzaileak fitxategia onartu behar duzue. Fitxategia
transferitzen ari denean bidaltzea edo jasotzea bertan behera uzteko, hautatu
Ezeztatu.
Zure lagunaren kokapena ikusi — Hautatu Erakutsi mapan.
Txata amaitu gabe Ovi kontaktuak zerbitzuaren ikuspegi nagusira itzuli —
Hautatu Atzera.
Txateko telefono zenbakiak gehitu, kopiatu edo bertara deitu — Joan txateko
telefono zenbaki batera eta hautatu Aukerak eta aukera egokia.