Sortu eta editatu zure profila
Zure profileko informazioa editatu — Hautatu Nire profila.
Ovi kontaktuak aplikazioko zure lagunen profilak ikusi — Hautatu lagun bat
eta Aukerak > Profila.
Profileko informazioa ikusgai dago Ovi-ko Kontatuak zerbitzuko lagunentzat. Ovi-
ko Kontatuak zerbitzuko gainerako erabiltzaileek profileko xehetasun hauek soilik
dituzte ikusgai: izena eta abizena. Zure pribatutasun-ezarpenak aldatzeko, sartu
Ovi-ra ordenagailutik eta hasi saioa zure Nokia kontuan.
Zure profileko irudia aldatu — Hautatu profileko irudia, Hautatu irudi bat eta
irudi berria. Uneko irudia ere edita edo ken dezakezu edo profilerako argazki bat
atera dezakezu.
Zure eskuragarritasuna aldatu — Modu lehenetsian, zure eskuragarritasuna
Eskuragarri da. Eskuragarritasuna aldatzeko, hautatu ikonoa.
Unean egiten ari zarena lagunei esan — Hautatu Zer egiten ari zara? eta idatzi
testua eremuan.
Unean entzuten ari zaren musika lagunei erakutsi — Hautatu Orain
entzungai. Horretarako, presentziaren ezarpenetan erreprodukzioari buruzko
informazioa partekatzea baimendu behar duzu.
Mezularitza
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
71
Zure kontakturako informazioa editatu — Hautatu eremua eta idatzi testua.
Nire profila ikuspegian, hautatu Aukerak eta hurrengoetatik:
● Editatu — Ebaki, kopiatu edo itsatsi testua.
● Aldatu — Aldatu egoera (egoeraren eremua hautatuta baduzu).
● Aktibatu — Eman zure lagunei zure kokapenaren edo entzuten ari zarenaren
berri (eremu hauek hautatuta badituzu).
● Desegin aldaketak — Desegin profilaren ikuspegian egindako aldaketak.
● Edit. kokapen partek. — Hautatu lagunei jakinarazi nahi dizkiezun mugarriak
(Nire kokapena eremua hautatuta baduzu).
● Amaitu partekatzea — Utzi bertan behera lagunei kokapena jakinarazteko
aukera (Nire kokapena eremua hautatuta baduzu).
Aukera eskuragarriak desberdinak izan daitezke.