
Zure helmugara ibili
Oinezko ibilbide baterako jarraibideak behar dituzunean, Mapak aplikazioak
plazak, parkeak, oinezkoen guneak eta merkataritza-guneak zeharkatzeko aukera
eskaintzen du.
Aukeratu Menua > Mapak eta Oinez.
Joan oinez helmugara — Hautatu Ezarri helmuga eta aukera egokia.
Joan oinez etxera — Hautatu Etxeratu oinez.
Gidatu etxera edo Etxeratu oinez lehen aldiz hautatzen duzunean, etxearen
kokapena zehazteko eskatuko zaizu. Aurrerako etxearen kokapena aldatzeko,
jarraitu urrats hauek:
1. Ikuspegi nagusian, hautatu .
2. Hautatu Nabigazioa > Hasierako kokapena: > Berriz zehaztu.
Mapak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
124

3. Hautatu aukera egokia.
Aholkua: Helmuga zehaztu gabe ibiltzeko, hautatu Mapa. Mugitu ahala, zure
kokapena maparen erdialdean bistaratuko da.