Zure helmugara gidatu
Gidatzerakoan urratsez urratseko jarraibideak behar dituzunean, Mapak
aplikazioak zure helmugara iristen lagunduko dizu.
Aukeratu Menua > Mapak eta Autoz.
Gidatu helmuga batera — Hautatu Ezarri helmuga eta aukera egokia.
Gidatu etxera — Hautatu Gidatu etxera.
Gidatu etxera edo Etxeratu oinez lehen aldiz hautatzen duzunean, etxearen
kokapena zehazteko eskatuko zaizu. Aurrerako etxearen kokapena aldatzeko,
jarraitu urrats hauek:
1. Ikuspegi nagusian, hautatu .
2. Hautatu Nabigazioa > Hasierako kokapena: > Berriz zehaztu.
3. Hautatu aukera egokia.
Aholkua: Helmuga zehaztu gabe gidatzeko, hautatu Mapa. Mugitu ahala,
zure kokapena maparen erdialdean bistaratuko da.
Mapak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
122
Aldatu ikuspegiak nabigatzerakoan — Pasa hatza pantailatik 2D Ikuspegia, 3D
Ikuspegia, Gezi ikuspegia edo Ibilbidearen ikuspegia hautatzeko.
Herri bakoitzeko arau guztiak bete. Gidatzeko orduan, eskuak beti libre eduki autoa
gidatzeko. Gidatzen ari zarenean, errepidean kontuz ibiltzea da garrantzitsuena.