Lortu ahotsez lagundutako jarraibideak
Zure hizkuntzan erabilgarri badaude, ahotsez lagundutako jarraibideek
helmugarainoko bidea adieraziko dizute, bidaiaz gozatzeko aukera eskainiz.
Hautatu Menua > Mapak eta Autoz edo Oinez.
Oinezko edo gidatuzko nabigazioa lehen aldiz erabiltzerakoan, ahotsez
lagundutako nabigaziorako hizkuntza hautatzeko eta dagozkien ahots-fitxategiak
deskargatzeko eskatuko zaizu.
Mapak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
121
Kaleen izenak dituen hizkuntza bat hautatzen baduzu, ahotsak kaleen izenak ere
adieraziko dizkizu. Baliteke ahotsez lagundutako jarraibideak zure hizkuntzan
erabilgarri ez egotea.
Aldatu ahotsez lagundutako nabigazioaren hizkuntza — Ikuspegi nagusian,
hautatu eta Nabigazioa > Autoentzako jarraibideak edo Oinezko
jarraibideak eta aukera egokia.
Desaktibatu ahotsez lagundutako nabigazioa — Ikuspegi nagusian, hautatu
eta Nabigazioa > Autoentzako jarraibideak edo Oinezko jarraibideak eta
Bat ere ez.
Errepikatu gidatuzko nabigaziorako ahotsez lagundutako jarraibidea —
Nabigazio-ikuspegian, hautatu Aukerak > Errepikatu.
Egokitu gidatuzko nabigaziorako ahotsez lagundutako jarraibideen
bolumena — Nabigazio-ikuspegian, hautatu Aukerak > Bolumena.