![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia 5235 Comes With Music/eu/Nokia 5235 Comes With Music_eu120.png)
Kokapena partekatzea
Argitaratu zure uneko kokapena Facebook-en, testua eta argazkia gehituta. Zure
Facebook-eko lagunek zure kokapena ikus dezakete mapan.
Hautatu Menua > Mapak eta Part. kok..
Kokapena partekatzeko, Nokia kontua eta Facebook-eko kontua behar dituzu.
1. Hasi saioa Nokia kontuan edo, oraindik konturik ez baduzu, hautatu Kontu
berria sortu.
2. Hasi saioa Facebook-eko kontuan.
3. Hautatu uneko kokapena.
4. Idatzi egoera-eguneratzea.
5. Mezuari argazki bat eransteko, hautatu Gehitu argazkia.
6. Hautatu Partekatu kokapena.
Facebook-eko kontua kudeatzea — Ikuspegi nagusian, hautatu Kontuak >
Partekatu kokapen-ezarpenak > Facebook.
Zure kokapena partekatzeko eta gainerakoen kokapenak ikusteko Interneteko
konexioa behar da. Datu kantitate handiak transmiti daitezke eta, ondorioz, datu-
trafikoaren kostuak egon daitezke.
Facebook-en erabilera-baldintzak aplikatzen zaizkio kokapena Facebook-en
partekatzeko aukerari. Ezagutu Facebook-en erabilera-baldintzak eta
pribatutasun-jardunbideak.
Mapak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
120
![background image](https://i.helpdoc.net/Nokia 5235 Comes With Music/eu/Nokia 5235 Comes With Music_eu121.png)
Kokapena besteekin partekatu baino lehen, kontuan izan beti norekin ari zaren
partekatzen. Irakurri erabiltzen ari zaren sare sozial zerbitzuaren pribatutasun-
ezarpenak, kokapena jende askorekin parteka baitezakezu.