Nokia 5235 Comes With Music - Kokapen-metodoei buruz

background image

Kokapen-metodoei buruz

Mapak aplikazioak zure kokapena bistaratzen du mapan GPS, A-GPS, edo ID mugikor

kokapen-metodoetan oinarrituta.
Global Positioning System (GPS) metodoa kokapena kalkulatzeko sateliteetan

oinarritzen den sistema da. Lagundutako GPS (A-GPS) metodoa sarean oinarritutako

sistema da eta GPS datuak bidaltzen dizkizu kokapenaren abiadura eta zehaztasuna

hobetzeko.
ID mugikorrean oinarritutako kokapenean, zure gailu mugikorrera konektatutako

antena-dorrea erabiltzen da zure kokapena zehazteko.

Mapak

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

116

background image

Mapak lehenengoz erabiltzerakoan, mapen informazioa deskargatzeko erabili

beharreko Interneteko sarbide-puntua zehazteko edo A-GPS sistema erabili nahi

duzun zehazteko eskatuko zaizu.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu Batuetako gobernuak

zuzendutakoa da, hau izanik sistema honen zehaztasunaren eta mantentze lanen

erantzule bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen

doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean, eta

hau Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren

Sailean GPS politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe dago. Sateliteen

geometria eskasak ere zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek,

oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen erabilgarritasun eta

kalitatean eragina izan dezakete. Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea

eraikinen barruan edo lur azpian eta oztopa daitezke zenbait materialekin,

hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta GPS hargailuak eta irrati

zelularren sareek adierazten dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo

nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta akats batzuk izan ditzake.

Zehaztasuna, GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.