Ibilbide bat antolatu
Antolatu bidaia, sortu zure ibilbidea eta ikusi mapan abiatu aurretik.
Aukeratu Menua > Mapak eta Nire kokap..
Sortu ibilbidea
1. Sakatu abiapuntuaren kokapena. Helbide edo toki jakin bat bilatzeko, hautatu
Bilatu.
2. Sakatu kokapenaren informazio-eremua ( ).
3. Hautatu Gehitu ibilbideari.
4. Ibilbidean puntu bat gehitzeko, hautatu Gehitu puntu berria eta aukera
egokia.
Aldatu ibilbideko puntuen ordena
1. Hautatu ibilbideko puntu bat.
2. Hautatu Mugitu.
3. Sakatu ibilbideko puntua mugitu nahi duzun tokira.
Editatu ibilbideko bideko puntu baten kokapena. — Sakatu ibilbideko puntua,
eta hautatu Editatu eta aukera egokia.
Ikusi ibilbidea mapan — Hautatu Erakutsi.
Helmugara nabigatu — Hautatu Erakutsi > Aukerak > Hasi gidatzen edo Hasi
oinez.
Aldatu ibilbidearen ezarpenak
Ibilbidearen ezarpenek nabigazio-jarraibideei eta ibilbidea mapan bistaratzeko
moduari eragiten diete.
Mapak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
125
1. Ibilbide-antolatzailearen ikuspegian, ireki Ezarpenak fitxa. Nabigazio-
ikuspegitik ibilbide-antolatzailearen ikuspegira joateko, hautatu Aukerak >
Puntuak edo Ibilbideko puntuak.
2. Garraio moduan, hautatu Autoz edo Oinez. Oinez hautatzen baduzu, norabide
bakarreko kaleak kale arrunt gisa hartzen dira, eta oinezkoentzako bideak
erabili eta parkeak eta merkataritza-guneak zeharkatu ahal izango dituzu.
3. Hautatu nahi duzun aukera.
Hautatu oinezko modua — Ireki Ezarpenak fitxa, eta hautatu Oinez > Ibilbide
hobetsia > Kaleak edo Marra zuzena. Marra zuzena aukera erabilgarria da
errepidez kanpo bidaiatzeko, oinezko bidea adierazten baitu.
Erabili gidatuzko bide azkarrena edo laburrena — Ireki Ezarpenak fitxa, eta
hautatu Autoz > Hautatu ibilbidea > Ibilbide azkarragoa edo Ibilbide
laburragoa.
Erabili gidatuzko ibilbide optimizatua — Ireki Ezarpenak fitxa, eta hautatu
Autoz > Hautatu ibilbidea > Optimizatua. Gidatuzko ibilbide optimizatuak
ibilbide azkarrenaren eta laburrenaren abantailak konbinatzen ditu.
Era berean, autobideak, ordainpeko autobideak edo ferryak erabiltzea edo ekiditea
aukera dezakezu.
17. Konexioak
Zure telefonoak aukera ugari eskaintzen ditu Internetera edo beste gailu edo PC
bateragarrietara konektatzeko.
Datu konexioak eta sarguneak
Zure gailuak datu-paketeen konexioak onartzen ditu (sare zerbitzua), GSM sarean
GPRS konexioa, esaterako. Gailua GSM eta 3G sareetan erabiltzen denean, aldi
berean datu-konexio asko egon daitezke aktibatuta eta sarbide-puntuek datu-
konexio bat parteka dezakete. 3G sarean, datu-konexioek aktibatuta jarraitzen dute
ahots-deietan zehar.