
Nokia laguntza
Gida honen azken bertsioa, deskargak eta zure Nokia produktuari erlazionatutako
zerbitzuak ezagutzeko, zoaz www.nokia.com/support helbidera edo zure tokiko
Nokia-ren webgunera.
Konfigurazio ezarpen zerbitzua
MMS, GPRS, posta elektroniko eginbideen eta telefono-modeloaren konfigurazio-
ezarpenak deskargatzeko, ikus www.nokia.com/support.
Nokia Care zerbitzuak
Nokia Care laguntza-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, ikus
Nokia Care harremanetarako zentroen zerrenda www.nokia.com/
customerservice webgunean.
Mantenua
Mantentze-zerbitzua eskuratzeko, bilatu hurbilen duzu Nokia Care zentroa
www.nokia.com/repair webgunean.
3. Telefonoa
Telefonoaren konfigurazioa
Gailua lehenengo aldiz pizten duzunean, Telefonoaren konfigurazio aplikazioa
agertuko da.
Telefonoaren konfigurazio aplikazioa beranduago irekitzeko, hautatu Menua >
Aplikazioak > Tel. konfig..
Telefonoaren konexioak konfiguratzeko, hautatu Ezarpen lag..
Nokia gailu bateragarri batetik datuak zure telefonora transferitzeko, hautatu
Transferen..
Aukera eskuragarriak ezberdinak izan daitezke.