Zuzeneko software-eguneratzeak
Hautatu Menua > Aplikazioak > SW-eguner..
Software-eguneratze zerbitzuarekin (sareko zerbitzua), gailuko software edo
aplikazioentzat eguneratzerik erabilgarri al dagoen egiazta dezakezu, eta horiek
gailura deskargatu.
Software eguneratzeak deskargatzean datu kantitate handiak transferi daitezke
(sareko zerbitzua).
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Abisua: Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da telefonoa
erabili, ezta larrialdi deietarako ere, instalazioa amaitu eta telefonoa berrabiarazi
arte. Egiaztatu datuen segurtasun-kopiak egiten dituzula softwarea eguneratu
aurretik.
Gailuaren softwarea edo aplikazioak Software-eguneratze zerbitzua erabiliz
eguneratu ondoren, baliteke erabiltzailearen gidako aplikazio eguneratuei buruzko
jarraibideak edo laguntzak dagoeneko eguneratuta ez izatea.
Eguneratze eskuragarriak deskargatzeko, hautatu . Deskargatu nahi ez dituzun
eguneratze zehatzei marka kentzeko, hautatu eguneratzeak zerrendatik.
Eguneratze baten inguruko informazioa ikusteko, hautatu eguneratzea eta .
Aurreko eguneratzeen egoera ikusteko, hautatu .
Hautatu Aukerak eta aukera hauetariko bat:
Laguntza bilatu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
12
● Egunerat. ordenag. bidez — Gailua PC baten bidez eguneratu. Aukera honek
Ekin eguneratzeari aukera ordezten du, eguneratzeak Nokia Software Updater
PCrako aplikazioa bakarrik erabiliz gero eskuragarri daudenean.
● Ikusi eguneratz. historia — Ikusi aurreko eguneratzeen egoera.
● Ezarpenak — Aldatu ezarpenak, hala nola eguneratzeak deskargatzeko
erabiltzen den sarbide-puntu lehenetsia.
● Ezespena — Ikusi Nokia-ren lizentzia-kontratua.