Nokia 5235 Comes With Music - Sarbide kodeak

background image

Sarbide kodeak

Koderen bat ahaztu baduzu, jar zaitez harremanetan zerbitzu hornitzailearekin.
● Identifikazio zenbaki pertsonaleko kodea (PIN) — Kode honek zure SIM txartela

baimendu gabeko erabileraren kontra babesten du. PIN kodeak (4 eta 8 digitu

artekoa) gehienetan SIM txartelarekin batera dator. PIN kodea hiru aldiz segidan

gaizki idazten baduzu, kodea blokeatu egingo da eta PUK kodea beharko duzu

desblokeatzeko.

● UPIN kodea — Kode hau USIM txartelarekin batera dator. USIM txartela SIM

txartelaren bertsio hobetu bat da eta 3G telefonoekin bateragarria da.

Laguntza bilatu

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

13

background image

● PIN2 kodea — Kode hau (4 eta 8 digitu artekoa) SIM txartel batzuekin dator eta

beharrezkoa da zure telefonoko funtzio batzuetara sartu ahal izateko.

● Blokeo kodea (edo segurtasun kodea) — Blokeo kodeak zure gailua erabilera

baimendu gabearen kontra babesten lagunduko dizu. Kode lehenetsia 12345 da.

Kodea sor eta alda dezakezu eta zure telefonoak kodea eska dezan ezar

dezakezu. Kode berria ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik urrun

gorde. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa blokeatuta badago, telefonoak

laguntza teknikoa beharko du. Kostu gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko

datu pertsonal guztiak ezaba daitezke. Informazio gehiagorako, jarri

harremanetan Nokia Care puntuarekin edo gailuaren banatzailearekin.

● Desblokeatzeko kode pertsonala (PUK) eta PUK2 kodea — Kode hauek (8 digitu)

beharrezkoak dira blokeatutako PIN edo PIN2 kodeak aldatzeko, hurrenez

hurren. Kodeak SIM txartelarekin batera ez badatoz, jarri harremanetan zure SIM

txartelaren sareko zerbitzu-hornitzailearekin.

● UPUK kodea — Kode hau (8 digitu) beharrezkoa da blokeatutako UPIN kodea

aldatzeko. Kodea USIM txartelarekin batera ez badator, jarri harremanetan zure

USIM txartelaren sareko zerbitzu-hornitzailearekin.

● IMEI (nazioarteko ekipamendu mugikorren identitate) zenbakia — Zenbaki hori

(15 edo 17 digitu) baliozko gailuak GSM sarean identifikatzeko erabiltzen da.

Adibidez, gailua lapurtzen badizute, sarera sartzea blokea dezakezu. Gailuaren

IMEI zenbakia bateriaren azpian aurki dezakezu.