Memoria erabilgarria
Datu mota desberdinentzako eskuragarri dagoen memoria ikusteko, aukeratu
Menua > Aplikazioak > Bulegoa > Fitxat. kude..
Telefonoko funtzio askok memoria erabiltzen dute datuak gordetzeko. Telefonoak
memoriako kokapen desberdinetan toki gutxi geratzen dela jakinarazten du.
Memorian lekua egiteko, transferitu datuak memoria-txartel bateragarri batera
(eskuragarri badago) edo ordenagailu bateragarri batera.
Behar ez dituzun datuak kentzeko, erabili Fitxategien kudeatzailea edo ireki
dagokion aplikazioa. Elementu hauek ezaba daitezke:
● Mezularitza karpetan dauden mezuak eta postontzian dauden eskuratutako
mezu elektronikoak
● Gordetako web orriak
Laguntza bilatu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
15
● Kontaktuen informazioa
● Egutegiko oharrak
● Aplikazio kudeatzailean agertzen diren baina erabiltzen ez diren aplikazioak
● Instalatuta dauden aplikazioen instalazio fitxategiak (.sis edo .sisx). Transferitu
instalazio fitxategiak ordenagailu bateragarri batera.
● Galerian dauden irudiak eta bideoklipak. Egin fitxategien babeskopia
ordenagailu bateragarri batean.
2. Lehen urratsak
SIM txartela sartu
Garrantzitsua: SIM txartela kaltetzea ekiditeko, kendu bateria SIM txartela
sartu edo atera aurretik.
Garrantzitsua: Ez erabili mini-UICC SIM txartel bat, micro-SIM txartela ere
deitzen dena, micro-SIM txartel bat moldagailu batekin edo SIM txartel bat mini-
UICC disjuntore batekin (ikusi irudia) gailu honetan. Mikro SIM txartelak SIM txartel
orokorrak baino txikiagoak dira. Gailu honek ez ditu onartzen mikro SIM txartelak
eta SIM txartel bateraezinen erabilera txartela edo gailua kaltetu dezake baita
txartelean gordetako informazioa hondatu ere.
Baliteke jada SIM txartel bateragarria sartu izatea. Sartuta ez badago,
jarraitu pauso hauek: