Laguntza
Produktuaren erabilerari buruz gehiago jakin nahi baduzu edo gailuaren
funtzionamenduaren inguruan zalantzak badituzu, zoaz www.nokia.com/support
helbidera edo gailu mugikorra erabiliz, www.nokia.mobi/support helbidera.
Gailuan Menua > Laguntza ere hauta dezakezu.
Modu honetan arazoa konpontzea lortzen ez baduzu, egin hurrengo ekintzetako
bat:
● Berrabiarazi gailua. Itzali gailua eta atera bateria. Minutu bat igaro ondoren, jarri
berriz bateria eta piztu gailua.
● Berrezarri fabrikako jatorrizko ezarpenak.
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
11
● Eguneratu gailuaren softwarea.
Honela ere arazoa konpontzen ez bada, jarri harremanetan Nokiarekin
konpontzeko aukera gehiago lortzeko. Ikus www.nokia.com/repair helbidea.
Gailua konpontzera bidali baino lehen, egin beti gailuaren datuen segurtasun kopia
bat.