Bateriaren iraupena luzatu
Telefono honetako funtzio batzuk bateria erabilera areagotzen dute eta, ondorioz,
bateriaren iraupena murrizten dute. Bateria aurrezteko, kontutan izan honako hau:
● Bluetooth konexioa erabiltzen duten funtzioek, edo beste funtzio batzuk erabili
bitartean hondoan funtzionatzea ahalbidetzen duten funtzioek, bateriaren
beharra areagotuko dute. Desaktibatu Bluetooth konexioa behar ez duzunean.
● Konexio ezarpenetan Pakete-datuen konexioa > Eskuragarri denean aukera
gisa ezartzen baduzu eta datu-pakete estaldurarik (GPRS) ez badago, telefonoa
etengabe saiatuko da datu-pakete konexio bat ezartzen. Telefonoaren
bateriaren iraupena areagotzeko, aukeratu Pakete-datuen konexioa > Behar
denean.
Laguntza bilatu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
14
● Mapak aplikazioak mapa berrien informazioa deskargatzen du mapako eremu
berrietara mugitzen zarenean, honek bateriaren kontsumoa areagotzen
duelarik. Mapa berrien deskarga automatikoa galeraz dezakezu.
● Zure eskualdean telefonoak jasotzen duen sarearen seinalea asko aldatzen bada,
telefonoak eskuragarri dauden sareak bilatu behar ditu behin eta berriro.
Horrela, bateriaren kontsumoa areagotzen da.
Sarearen ezarpenetan sarea modu dualean ezartzen bada, telefonoak 3G sareak
bilatzen ditu. GSM sareak bakarrik erabiltzeko, hautatu Menua > Ezarpenak
eta Konektagarritas. > Sarea > Sare modua > GSM.
● Pantailaren argiak bateriaren kontsumoa areagotzen du. Pantailaren
ezarpenetan, pantailaren argitasuna egoki dezakezu eta argiaren denbora-
muga alda dezakezu, tarte honen ondoren pantaila itzal dadin. Aukeratu
Menua > Ezarpenak eta Telefonoa > Pantaila > Distira edo Argiaren
iraupena.
● Aplikazioak hondoan abian uzten badituzu, bateriaren erabilera areagotuko da.
Erabiltzen ari ez zaren aplikazioetara sartzeko, eduki sakatuta menu tekla, eta
hautatu aplikazioa.