Kontaktuen tonuak, argazkiak eta deietako testua
Kontaktu talde baterako dei tonua ezar dezakezu, eta irudia eta dei testua kontaktu
baterako. Kontaktuak deitzen zaituenean, telefonoak aukeratutako tonua joko du
eta dei testua edo irudia agertuko da (deitzen duen pertsonaren telefono zenbakia
agertzen bada eta zure telefonoak ezagutzen badu).
Kontaktu edo talde bati tonu bat esleitzeko, hautatu kontaktua edo taldea,
Aukerak > Editatu > Dei tonua eta tonua.
Kontaktuaren xehetasunen ikuspegian eremu gehiago gehitzeko, hautatu
kontaktua eta Aukerak > Editatu > Aukerak > Gehitu xehetasuna.
Kontaktu baten deietarako testua zehazteko, hautatu kontaktua eta Aukerak >
Editatu > Aukerak > Gehitu xehetasuna > Dei-abisuaren testua. Sakatu
eremua deietako testua idazteko eta hautatu .
Telefonoaren memorian gordeta dagoen kontaktu batean irudi bat gehitzeko,
hautatu kontaktua, Aukerak > Editatu > Gehitu irudia eta Galeria ataleko
irudiren bat.
Tonua ezabatzeko, aukeratu Tonu lehenetsia tonuen zerrendan.
Kontaktu bat argazkia ikusteko, aldatzeko edo kentzeko, hautatu kontaktua,
Aukerak > Editatu > Irudia > Aukerak eta nahi duzun aukera.