Kontaktuak kopiatu
Kontaktu zerrenda lehenengo aldiz irekitakoan, telefonoak SIM txarteleko izenak
eta zenbakiak zure telefonora kopiatzea nahi duzun galdetuko dizu.
Kopiatzen hasteko, aukeratu Bai.
Aukeratu Ez SIM txarteleko kontaktuak zure telefonora kopiatu nahi ez badituzu.
SIM txarteleko kontaktuak kontaktuen direktorioan ikusi nahi dituzun galdetuko
zaizu. Kontaktuak ikusteko, aukeratu Bai. Kontaktu zerrenda irekiko da eta zure
SIMean gordeta dauden kontaktuak irudiarekin markatuta agertuko dira.
Kontaktuak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
56