Sare ezarpenak
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Konektagarritas. > Sarea.
Telefonoa automatikoki GSM saretik UMTS sarera alda daiteke (eta alderantziz). GSM
sareak bidez adierazten dira. UMTS sareak
bidez adierazten dira.
Aukeratu hauetatik:
● Sare modua — Aukeratu erabili nahi duzun sarea. Modu duala aukeratuz gero,
telefonoak GSM edo UMTS sarea automatikoki erabiliko du, hari gabeko zerbitzu
hornitzaileen artean onartutako sare parametro eta ibiltaritza akordioen
arabera. Ibiltaritzaren kostu eta xehetasunak ezagutzeko, jo sare zerbitzuen
hornitzailearengana. Aukera hau hari gabeko zerbitzu hornitzaileak onartzen
badu agertuko da.
Ibiltaritza akordio bat bi zerbitzu hornitzaile edo gehiagoren artean egindako
akordio bat da eta zerbitzu hornitzaile baten erabiltzaileek beste zerbitzu
hornitzaile baten zerbitzuak erabiltzea ahalbidetzen du.
● Operadorea hautatzea — Aukeratu Automatikoa telefonoak sare
eskuragarrietako bat aurkitzeko eta aukeratzeko eta aukeratu Eskuzkoa sarea
zerrenda batetik eskuz aukeratzeko. Eskuz aukeratutako sarearen konexioa
galtzen bada, telefonoak errore tonu bat igorriko du eta sarea berraukeratzeko
eskatuko du. Aukeratutako sareak ibiltaritza akordio bat izan behar du zure
bertako sarearekin.
Konexioak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
127
● Inform.-zerb. pantaila — Ezarri telefonoa sare mikrozelular (MCN) teknologian
oinarritutako sare mugikor bat noiz erabiltzen ari den jakinarazi dezan eta
telefono informazioaren harrera gai dezan.