Mugarriak
Aukeratu Menua > Aplikazioak > Kokapena eta Mugarriak.
Mugarriekin, kokapen zehatzei buruzko informazioa gorde dezakezu telefonoan.
Gordetako kokapenak talde desberdinetan sailka daitezke (dendak, esate baterako)
eta bestelako informazioa gehitu, adibidez, helbideak. Gordetako mugarriak
aplikazio bateragarrietan erabil daitezke, adibidez, GPS datuen aplikazioan.
Nazioateko WGS-84 koordenatu-sisteman adierazten dira GPS koordenatuak.
Aukeratu Aukerak eta hauetatik:
● Mugarri berria — Mugarri berri bat sortzea. Zure uneko kokapenaren
posizionamendu-eskaera egiteko, hautatu Uneko posizion..
Posizionamenduaren informazioa eskuz idazteko, hautatu Sartu eskuz.
● Editatu — Editatu edo gehitu informazioa gordetako mugarri batean (adibidez,
helbide bat).
● Gehitu kategoriara — Gehitu mugarri bat Mugarriak ataleko kategoria batean.
Aukeratu mugarria gehitu nahi duzun kategoria bakoitza.
● Bidali — Bidali mugarri bat edo gehiago gailu bateragarri batera. Jasotako
mugarriak Sarrera ontziko karpetan daude, Mezularitza atalean.
Kokapena (GPS)
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
111
Mugarriak aurrez zehaztutako kategorietan sailka daitezke, baita kategoria berriak
sortu ere. Mugarrien kategoria berriak sortzeko eta aldatzeko, ireki kategorien fitxa
eta aukeratu Aukerak > Editatu kategoriak.