Nokia 5235 Comes With Music - Lagunduriko GPSa (A-GPS)

background image

Lagunduriko GPSa (A-GPS)

Telefonoa Lagunduriko GPSa (A-GPS) zerbitzuarekin bateragarria da.
A-GPS sareko zerbitzu bat da.
Assisted GPS (A-GPS) datu pakete konexio baten bidez laguntzarako datuak lortzeko

erabiltzen da, zure telefonoak sateliteen seinalea jasotzen duen zure uneko

kokapenaren koordenatuak kalkulatuz.
A-GPS zerbitzua aktibatzerakoan, telefonoak sateliteetako informazio erabilgarria

jasotzen du laguntza datuen zerbitzari batetik sare mugikorraren bidez. Laguntza

datuei esker, telefonoak azkarrago lor dezake GPS kokapena.
Telefonoa Nokia A-GPS zerbitzua erabiltzeko aurretik konfiguratuta dago,

hornitzailearen beste ezarpen bereziak erabilgarri egon ezean. Laguntza datuak

Nokia A-GPS zerbitzaritik lortzen dira, behar izanez gero.
Interneteko sargune bat zehaztu behar duzu telefonoan datu pakete konexioaren

bidez Nokia A-GPS zerbitzutik laguntza datuak jasotzeko. A-GPS aplikazioarentzako

sargune bat zehazteko, aukeratu Menua > Aplikazioak > Kokapena eta

Posizionamend. > Posizion.-zerbitzaria > Sarbidea. Datu paketeen

Interneteko sargune bakarra erabil daiteke. Telefonoak Interneteko sargunea

eskatuko dizu GPSa lehenengo aldiz erabiltzerakoan.