GPS konexioak sortzeko gomendioak
Satelitearen seinalearen egoera egiaztatu
Telefonoak zenbat satelite aurkitu dituen jakiteko eta seinalea jasotzen ari den
jakiteko, aukeratu Menua > Aplikazioak > Kokapena eta GPS datuak >
Aukerak > Satelitearen egoera.
Gailuak sateliteak aurkitu baditu, satelite bakoitzeko
barra bat erakutsiko da satelite informazioaren
bistan. Barra zenbat eta luzeagoa izan, are eta
indartsuagoa izango da satelitearen seinalea. Satelite
seinaletik zure kokapena kalkulatzeko adina datu jaso
dituenean gailuak, barraren kolorea aldatuko da.
Aurkitutako sateliteen kokapena ikusteko, aukeratu Ikusp. ald..
Hasieran, gutxienez, lau satelitetatik jaso beharko ditu seinaleak zure gailuak, zure
kokapena kalkulatu ahal izateko. Behin hasierako kalkulua eginda, baliteke, zure
kokapena kalkulatzen jarraitzeko, hiru satelite soilik erabiltzea. Hala ere,
normalean, zenbat eta satelite gehiago aurkitu, orduan eta zehaztasun hobea
izango da.
Ezin bada satelite seinalerik aurkitu, egizu honakoa:
● Leku estali batetan bazaude, joan zeru irekira seinale hobea jasotzeko.
● Kanpoaldean bazaude, mugitu leku zabalago batetara.
Kokapena (GPS)
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
110
● Egiaztatu eskua GPS antena estaltzen ez duela.
● Eguraldi baldintzak txarrak badira, seinalearen indarrean eragin dezake.
● Ibilgailu batzuk leiho tindatuak (atermikoak) dituzte eta satelitearen seinalea
blokea dezakete.