Bideo klipa grabatu ondoren
Bideoklipa grabatu ondoren, hautatu aukera hauetatik (eskuragarri Aukerak >
Ezarpenak > Erakutsi harturiko bideoa > Bai aukeratu baduzu soilik):
●
Erreproduzitu — Erreproduzitu orain grabatu duzun bideo klipa.
●
— Kargatu argazkia lineako album bateragarri batean.
●
Ezabatu — Ezabatu bideoklipa.
Bisorera itzuli eta beste bideo bat grabatzeko, sakatu argazkiak ateratzeko tekla.
Kamera
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
94
11. Galeria
Irudiak, bideo klipak, soinu klipak eta zuzeneko erreprodukzioen estekak gorde eta
antolatzeko, aukeratu Menua > Galeria.
Aholkua: Irudietara eta bideoklipetara laster joateko, sakatu multimedia
tekla ( ) multimedia-barra irekitzeko eta aukeratu .
Fitxategiak ikusi eta antolatu
Aukeratu Menua > Galeria eta hauetatik:
●
Irudiak, bideoak — Ikusi irudiak irudi ikusgailuan eta bideoak Bideo
zentroan.
●
Abestiak — Ireki musika abiarazlea.
●
Soinu-klipak — Entzun soinu klipak.
●
Beste multi. fitx. — Ikusi aurkezpenak.
Karpetak araka, ireki eta sor ditzakezu, eta elementuak marka eta karpetetara kopia
eta mugi ditzakezu ere.
Zure memoria txartel bateragarrian (sartuta badago) gordetako fitxategiak
bidez adierazita daude.
Fitxategi bat irekitzeko, aukeratu zerrendatik fitxategi bat. Bideo klipak eta .ram
luzapena duten fitxategiak Bideo zentro aplikazioarekin ireki eta erreproduzitzen
dira, eta musika eta soinuak, aldiz, Musika abiarazlearekin.
Fitxategiak memoria txartelean (sartuta badago) edo telefonoko memorian kopiatu
edo mugitzeko, aukeratu fitxategia, Aukerak > Antolatu > Kopiatu edo
Mugitu eta aukeratu eskuragarri dauden aukeren artean.
Irudiak eta bideoak ikusi
Aukeratu Menua > Galeria eta Irudiak, bideoak.