Argazki eta grabaketa ezarpenak
Argazki bat atera edo bideoklip bat grabatu aurretik argazki eta grabaketa
ezarpenen ikuspegia irekitzeko, hautatu Menua > Aplikazioak > Kamera eta
.
Argazki eta grabaketa ezarpenen ikuspegiak elementuen eta ezarpenen lasterbide
ugari eskaintzen ditu argazki bat atera edo bideoklip bat grabatu aurretik.
Argazki eta grabaketa ezarpenak lehenetsitako ezarpenetara itzuliko dira kamera
ixtean.
Aukeratu hauetatik:
— Hautatu eszena.
edo
— Aldatu bideo eta irudi moduen artean.
edo — Erakutsi edo ezkutatu bisorearen sareta (irudiak soilik).
— Gaitu tenporizadorea (argazkietan soilik).
— Aktibatu sekuentzia modua (irudiak soilik).
— Ireki Galeria.
Irudiaren ezarpenak:
— Hautatu kolore efektua.
— Egokitu zurien balantzea. Aukeratu uneko argi baldintzak. Honela, kamerak
argazki zehatzagoak aterako ditu.
— Egokitu esposizio konpentsazioa (argazkietan soilik). Gai ilun bat plano argi
batetan atera nahi baduzu, elurretan, adibidez, egokitu esposizioa +1 edo +2ra
hondoko argitasuna orekatzeko. Gai argitsuak plano ilunetan ateratzeko, erabili -1
edo -2.
— Egokitu argiarekiko sentikortasuna (argazkietan soilik). Areagotu argiarekiko
sentikortasuna argi gutxiko baldintzetan argazki ilunak eta lausoak saihesteko. Argi
sentikortasuna areagotuz irudiaren zarata areago daiteke ere.
Kamera
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
89
— Egokitu kontrastea (argazkietan soilik). Egokitu argazkiko gune argi eta
ilunen arteko desberdintasuna.
— Doitu zehaztasuna (irudiak soilik).
Pantailaren bistaratzea ezartzen dituzun ezarpenen arabera aldatzen da.
Argazkien ezarpenak argazkiak ateratzeko modua egokitzeko dira soilik. Modu
batetik bestera aldatzean ez dira zehaztutako ezarpenak berrezarriko.
Eszena berri bat hautatzen baduzu, hautatutako eszenak argazki ezarpenak
ordeztuko ditu. Beharrezkoa izanez gero, argazki ezarpenak alda ditzakezu eszena
bat hautatu ondoren.
Ateratako argazkia gordetzeko denbora gehiago behar da zooma, argia edo kolorea
aldatuz gero.