Argazkiak eta bideoak antolatu
Hautatu Menua > Galeria.
Hautatu Irudiak, bideoak > Aukerak eta aukera hauetariko bat:
● Karpeta-aukerak — Fitxategiak edo karpetak mugitzeko, aukeratu Mugitu
karpetara. Karpeta berri bat sortzeko, aukeratu Karpeta berria.
● Antolatu — Fitxategiak edo karpetak kopiatzeko, aukeratu Kopiatu.
Fitxategiak edo karpetak mugitzeko, aukeratu Mugitu.
Galeria
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
96
● Ikusi honela — Ikusi fitxategiak data, izenburua edo tamainaren arabera.
12. Sarean partekatu
Sarean partekatzeari buruz
Aukeratu Menua > Internet > Par. on-line.
Share online zerbitzuarekin (sareko zerbitzua), zure telefonoko irudiak, bideoak eta
soinu-klipak bateragarriak diren sareko partekatze-zerbitzuetan argitara
ditzakezu, hala nola, albumetan edo blogetan. Zerbitzu hauetan sarrerak ikus eta
sarrerei buruzko zerbait idatz dezakezu, eta idatzi duzuna bateragarria den Nokia
gailu batera deskarga dezakezu.
Sarean partekatzeko zerbitzuaren eskuragarritasuna eta eduki mota bateragarriak
desberdinak izan daitezke.
Zerbitzuetara harpidetu
Aukeratu Menua > Internet > Par. on-line.
Sareko partekatze zerbitzuetara harpidetzeko, joan zerbitzu hornitzailearen
webgunera eta egiaztatu zure Nokia telefonoa zerbitzuarekin bateragarria den ala
ez. Sortu kontu bat webgunean adierazi bezala. Kontuarekin zure telefonoa
konfiguratzeko beharrezkoak diren erabiltzaile izena eta pasahitza jasoko dituzu.
1. Zerbitzu bat aktibatzeko, zure telefonoan ireki Share online aplikazioa eta
aukeratu zerbitzu bat eta Aukerak > Aktibatu.
2. Baimendu telefonoa sare konexio bat sor dezan. Internet sargune bat eskatzen
bazaizu, aukeratu zerrendako bat.
3. Sartu zure kontuan zerbitzu hornitzailearen webgunean esaten dizuten bezala.
Hirugarrenek hornitutako zerbitzuen eskuragarritasun eta kostuei buruzko
informaziorako, jarri harremanetan zure zerbitzu hornitzailearekin edo
hirugarrenekin.