
Ziurtagiriak kudeatu
Ziurtagiri digitalek zure edukia babesten dute isilpeko informazioa
transferitzerakoan. Ziurtagiriak lineako banku edo bestelako gune batera
konektatzean erabili behar dituzu, edo isilpeko informazioa transferitzeko
urruneko zerbitzari batera konektatzen zarenean.
Era berean, ziurtagiriak birusen edo beste software gaiztoen arriskua murriztu nahi
duzunean, eta softwarea deskargatzean eta instalatzean benetako softwarea dela
ziurtatu nahi duzunean erabil daitezke.
Hautatu Menua > Ezarpenak eta Telefonoa > Telef. kudeaketa >
Segurtasuna > Ziurtagirien kudeaketa eta hautatu nahi duzun ziurtagiri mota.
Ziurtagiri digitalek ez dute segurtasuna bermatzen; softwarearen jatorria
egiaztatzeko erabiltzen dira.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak urrutiko konexioa eta software
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen
arren, ziurtagiri horiek zuzentasunez erabili behar dira segurtasun gehigarri hori
benetan aprobetxatu ahal izateko. Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du
eskaintzen inolako babes motarik. Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri
zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki behar ditu ziurtasun gehigarria
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri
iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina" oharrak agertzen badira, ziurtagiriak
onargarria izan behar lukeen arren, egiazta ezazu telefonoko data eta ordua
zuzenak direla.