Nokia 5235 Comes With Music - Deiak egitea edo jasotzea eragoztea

background image

Deiak egitea edo jasotzea eragoztea

Baliteke zenbaitetan gailuarekin egin edo jaso daitezkeen deiak murriztu nahi

izatea. Dei-murrizketarekin (sareko zerbitzua), atzerrian zaudenean nazioarteko

sarrerako edo irteerako dei guztiak murritz ditzakezu, besteak beste.
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Deitzen > Dei-murrizketa.
Ezarpenak aldatzeko, zerbitzu-hornitzaileak emandako murrizketa-pasahitza

behar duzu.

Deiak egitea eragoztea

1. Edozein dei edo nazioarteko dei egitea eragozteko, hautatu Irteerako deiak

edo Nazioarteko deiak. Nazioarteko deiak egitea eragozteko, baina zure

herrialdera deiak egitea baimentzeko, hautatu Nazioartekoak, norbere

herrialdera izan ezik.

2. Hautatu Aktibatu. Dei-murrizketak dei guztiei eragiten die, datu deiak barne.

Ezarpenak

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

158

background image

Deiak jasotzea eragoztea

1. Edozein dei edo nazioarteko dei jasotzea eragozteko, hautatu Sarrerako

deiak edo Sarrerako deiak roaming egitean.

2. Hautatu Aktibatu.
Deiak murrizten dituzten segurtasun-aukerak gaituta egonda ere (deiak

blokeatzea, erabiltzaile talde itxia eta markatze finkoa, adibidez), telefonoan

programatutako larrialdiko zenbaki ofizialera deitzea dago. Deiak blokeatzeko eta

deiak desbideratzeko moduak ezin dira aldi berean gaituta eduki.

22. Arazoak bilatu eta konpondu

Maiz egiten diren galderak ikusteko, ikus produktuaren laguntza zerbitzua

www.nokia.com/support helbidean.

G: Zein da blokeo, PIN eta PUK kodeen pasahitza?

E: Blokeo-kode lehenetsia 12345 da. Blokeo-kodea ahazten baduzu, jo telefonoaren

hornitzailearengana. PIN edo PUK kodea ahazten baduzu, edo kodea oraindik jaso

ez baduzu, jo zure zerbitzu hornitzailearengana. Pasahitzei buruzko informazio

gehiago jasotzeko, jo zure sargune hornitzailearengana, adibidez, Interneteko

zerbitzu hornitzaile komertziala (ISP) edo sare zerbitzu hornitzailea.

G: Nola itxi dezaket erantzuten ez duen aplikazio bat?

E: Eduki sakatuta menu tekla. Eduki sakatuta aplikazioaren ikonoa eta hautatu

Irten.

G: Zergatik ez dira argazkiak garbi ikusten?

E: Egiaztatu kamerako objektiboaren leiho babesleak garbi daudela.

G: Zergatik agertzen dira xahutu, kolorerik gabeko edo biziegiak

diren puntuak pantailan telefonoa pizten dudan bakoitzean?

E: Hau pantaila mota honen ezaugarri bat da. Zenbait pantailak piztuta edo itzalita

mantentzen diren pixel edo puntuak eduki ditzakete. Hau normala da, ez da

matxura bat.