
Deiak ahots-postontzira edo beste telefono-zenbaki batera
desbideratzea
Deirik erantzun ezin baduzu, sarrerako deiak ahots-postontzira edo beste telefono-
zenbaki batera desbidera ditzakezu.
Hautatu Menua > Ezarpenak eta Deitzen > Deien desbid. > Ahots-deiak.
Deien desbideraketa sareko zerbitzua da. Informazio gehiago jasotzeko, jarri
harremanetan zure zerbitzu-hornitzailearekin.
Ahots-dei guztiak ahots-postontzira desbideratzea — Hautatu Ahots dei
guztiak > Aktibatu > Ahots-postontzira.
Ezarpenak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
157

Ahots-dei guztiak beste telefono-zenbaki batera desbideratzea
1. Hautatu Ahots dei guztiak > Aktibatu > Beste zenbaki batera.
2. Sartu zenbakia edo hautatu Aurkitu kontaktuen zerrendan gordetako zenbaki
bat erabiltzeko.
Hainbat desbideraketa-aukera egon daitezke aldi berean aktibatuta, adibidez,
Okupatua badago eta Erantzun ezean.
Hasierako pantailan,
ikurrak deiak desbideratu direla adierazten du.
Deiak blokeatzeko eta deiak desbideratzeko moduak ezin dira aldi berean gaituta
eduki.
Deiak murrizten dituzten segurtasun-aukerak gaituta egonda ere (deiak
blokeatzea, erabiltzaile talde itxia eta markatze finkoa, adibidez), telefonoan
programatutako larrialdiko zenbaki ofizialera deitzea dago. Deiak blokeatzeko eta
deiak desbideratzeko moduak ezin dira aldi berean gaituta eduki.