Dei ezarpenak
Dei ezarpenak
Deien ezarpenetan telefonoko dei zehazten ezarpenak zehatz ditzakezu.
Hautatu Menua > Ezarpenak eta Deitzen > Deia.
Hautatu aukera hauetariko bat:
● Bidali nire zenbakia — Aukeratu Bai deitzen ari zaren pertsonari zure telefono
zenbakia erakusteko. Zerbitzu hornitzailearekin adostutako ezarpena
erabiltzeko, hautatu Sarearen arabera (sareko zerbitzua).
● Deia zain — Zehaztu telefonoa dei batean zehar beste sarrera dei bat dagoela
jakinarazteko (sareko zerbitzua) edo egiaztatu eginbidea aktibatuta dagoen.
● Ukatu mezudun deiak — Dei bat ukatzen duzunean, bidali testu-mezu bat
deitzaileari, deia zergatik ezin duzun hartu azalduz.
● Mezuaren testua — Idatzi dei bati uko egiten diozunean bidaliko den testu
mezu estandarra.
● Neure bideoa dei jas.etan — Baimendu edo ukatu bideo-dei batean zehar zure
telefonotik bideoak bidaltzea.
Ezarpenak
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
156
● Irudia bideo-deian — Bideo-deian zehar bideorik bidaltzen ez bada, hautatu
haren ordez bistaratuko den irudia.
● Birmarkatu automatikoki — Dei batek arrakastarik ez badu, ezarri telefonoa
gehienez hamar bider aldiz konektatzen saia dadin. Birmarkatze automatikoa
eteteko, sakatu amaitzeko tekla.
● Erak. deiaren iraupena — Bistaratu deiaren iraupena deian zehar.
● Laburpena deiaren ond. — Bistaratu deiaren iraupena deiaren ondoren.
● Markatze bizkorra — Gaitu markatze bizkorra
● Edozein teklak erantzun — Gaitu edozein teklarekin erantzuteko aukera.
● Erabiltzen ari den linea — Ezarpen hau (sare zerbitzua) SIM txartelak bi zenbaki
harpidetu, hau da, bi telefono linea onartzen baditu soilik ikus daiteke. Hautatu
zer telefono-linea erabili nahi duzun deiak egiteko eta testu-mezuak bidaltzeko.
Bi lineetako deiak erantzun daitezke bakarra aukeratuta izan arren. 2. linea
hautatzen baduzu eta sareko zerbitzu horretara harpidetu ez bazara, ezin izango
duzu deirik egin. Bigarren linea hautatuz gero, agertuko da hasierako
pantailan.
● Linea aldaketa — Debekatu telefono-linea hautatzeko aukera (sareko
zerbitzua), SIM txartelak onartzen badu. Ezarpen hau aldatzeko, PIN2 kodea
behar da.
Aukera eskuragarriak ezberdinak izan daitezke.