Zuzeneko bideoak partekatu
Ahots dei batean zehar, aukeratu Aukerak > Partekatu bideoa.
1. Bideoa deian zehar partekatzeko, aukeratu Zuzeneko bideoa.
Bideo klip bat partekatzeko, aukeratu Bideoklipa eta ikusi nahi duzun bideo
klipa.
Baliteke bideoa formatu egoki batera aldatu behar izatea partekatu ahal
izateko. Gailuak bideo klipa bihurtu behar dela esaten badizu, aukeratu Ados.
Bihurketa egin ahal izateko, telefonoak bideo editore bat izan behar du.
Deitu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
44
2. Hartzaileak SIP helbide edo telefono zenbaki bat baino gehiago baditu
Kontaktuak atalean gordeta, lurralde kode eta guzti, aukeratu nahi duzun
helbidea edo zenbakia. SIP helbidea edo telefono zenbakia eskuragarri ez
badaude, idatzi hartzailearen helbidea edo telefono zenbakia lurralde kode eta
guzti eta aukeratu Ados gonbitea bidaltzeko. Zure gailuak gonbidapena SIP
helbidera bidaltzen du.
Hartzaileak gonbitea onartzean automatikoki hasten da partekatzen.
Partekatzean zeharreko aukerak
edo mikrofonoa aktibatzeko edo desaktibatzeko
edo bozgorailua aktibatzeko edo desaktibatzeko
edo bideo partekatzea eten eta jarraitzeko
pantaila osora aldatzeko (hartzaileak soilik)
3. Partekatzea amaitzeko, aukeratu Gelditu. Deia amaitzeko, sakatu amaitzeko
tekla. Deia amaitutakoan partekatzea ere amaitu egiten da.
Partekatutako zuzeneko bideoa gordetzeko, aukeratu Bai galdetutakoan.
Telefonoak partekatzen ari den bideoaren kokapena esaten dizu.
Bideo bat partekatzen ari zarela beste aplikazio batera joanez gero, partekatzea
eten egiten da. Partekatzen jarraitzeko, hasierako pantailan aukeratu Aukerak >
Berrekin bideo partek..