
Ezarpenak
Bideo partekatzea ezartzeko, pertsonarteko eta UMTS konexio ezarpenak
beharrezkoak dira.
Pertsonarteko konexio ezarpenak
Pertsonarteko konexioa Session Initiation Protocol (SIP) bezala ere ezagutzen da.
Bideo partekatzea erabiltzen hasi baino lehen SIP profilaren ezarpenak telefonoan
konfiguratu behar dira. Eskatu zure zerbitzu hornitzaileari SIP profilaren ezarpenak
Deitu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
43

eta gorde telefonoan. Zerbitzu hornitzaileak ezarpenak bidali edo beharrezko
parametroen zerrenda bat eman zaitzake.
Kontaktuen txartel batean SIP helbide bat gehitzeko:
1. Aukeratu Menua > Kontaktuak.
2. Ireki kontaktua edo sortu kontaktu bat.
3. Aukeratu Aukerak > Editatu .
4. Aukeratu Aukerak > Gehitu xehetasuna > Partekatu bideoa.
5. Idatzi SIP helbidea erabiltzailea@domeinuarenizena formatuan (IP helbide bat
erabil dezakezu domeinu baten izenaren ordez).
Kontaktuaren SIP helbidea ez badakizu, hartzailearen telefono zenbakia sartzen
saia zaitezke herrialdeko aurrezenbakiarekin bideoa partekatzeko (sarearen
zerbitzu hornitzaileak onartzen badu).
UMTS konexioaren ezarpenak
Zure UMTS konexioa konfiguratzeko:
● UMTS sare bat erabiltzeko akordio bat ezartzeko jo zure zerbitzu
hornitzailearengana.
● Ziurtatu telefonoarentzako UMTS sarguneko konexioaren ezarpenak zuzenki
konfiguratuta daudela. Ezarpenei buruzko informazio gehiago jasotzeko, jo zure
zerbitzu hornitzailearengana.