Deitu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
37
Nazioarteko deietan, sakatu * bi aldiz + karakterea lortzeko (honek nazioarteko
aurrezenbakia ordezkatzen du) eta idatzi herrialdearen aurrezenbakia,
lurraldearen aurrezenbakia (beharrezkoa izanez gero, hasierako zeroa kendu)
eta telefono zenbakia.
2. Deitzeko, sakatu deitzeko tekla.
3. Deia amaitzeko (edo dei saiakera ezeztatzeko), sakatu amaitzeko tekla.
Amaitzeko tekla sakatuz dei bat amaitzen da, nahiz eta beste aplikazioren bat
irekita egon.
Kontaktu zerrendatik dei bat egiteko, aukeratu Menua > Kontaktuak. Joan nahi
duzun izenera. Edo hautatu bilaketa-eremua, idatzi izenaren lehen hizkiak eta joan
izenera. Kontaktuei deitzeko, deitzeko tekla sakatu. Kontaktu batean zenbaki ugari
gorde badituzu, aukeratu zerrendatik nahi duzun zenbakia eta sakatu deitzeko
tekla.