Aplikazioak instalatu
Instalazio fitxategiak telefonora bidaltzeko modu desberdinak daude: bidali
ordenagailu bateragarri batetik, deskargatu arakatzean, jaso multimedia mezu
gisa, jaso mezu elektroniko batean eranskin gisa, baita bestelako konexio
metodoak erabilita ere, adibidez, Bluetooth bidez.
Nokia Application Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite programarekin
telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Aplikazio-kudtzl..
Instalazio-fitxategiak Instalazio-fitxat. karpetan daude, eta instalatutako
aplikazioak Apl. instalatuak karpetan.
Ikonoen esanahia:
SIS edo SISX aplikazioa
Beste aplikazio batzuk
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
143
Java aplikazioa
Widget-a
Aplikazioa memoria-txartelean instalatu dago
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio eta softwareak soilik
instalatu eta erabili. Symbian Signed edo Java Verified™ aplikazioen proba gainditu
dutenak, adibidez.
Aplikazioa instalatu aurretik, egiaztatu hauek:
● Ikusi aplikazio mota, bertsio-zenbakia eta aplikazioaren hornitzailea edo egilea.
Aukerak > Ikusi xehetasunak hautatu.
● Ikusi aplikazioaren segurtasun-ziurtagiriaren xehetasunak. Hautatu
Xehetasunak: > Ziurtagiriak: > Ikusi xehetasunak. Kontrolatu ziurtagiri
digitalen erabilera Ziurtagiri kudeatzailean.
Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten eguneratze edo konponketa
fitxategi bat instalatzen baduzu, jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, jatorrizko
fitxategia edo ezabatutako software paketearen segurtasun kopia izan beharko
duzu. Jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, ezabatu aplikazioa eta instalatu
berriro aplikazioa, jatorrizko instalazio fitxategia edo segurtasun kopia erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak instalatzeko. Hau falta bada, baliteke
gailuak deskargatzeko eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada sargunerik zehaztu,
bat aukeratzeko eskatuko zaizu.
Instalatu aplikazioak
1. Kokatu instalazio-fitxategia Aplikazio-kudeatzaileko Instalazio-fitxategien
karpetan, edo bilatu Fitxategi-kudeatzailean edo Mezularitzako Sarrerako
ontzian.
2. Aplikazio-kudeatzailean, hautatu instalatu nahi duzun aplikazioa eta
Aukerak > Instalatu. Beste aplikazioetan, aukeratu instalazio fitxategia eta
abiatu instalazioa.
Beste aplikazio batzuk
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
144
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio prozesuaren berri emango dizu.
Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez duen aplikazio bat instalatzen baduzu,
telefonoak ohar bat erakutsiko dizu. Jarraitu instalazioarekin, beti ere
aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak direla badakizu.
Ireki instalatutako aplikazio bat — Hautatu aplikazioa menuan. Aplikazioak ez
badu karpeta lehenetsirik ezarrita, menu nagusiko Apl. instalatuak aukeran
instalatuta egongo da.
Ikusi zer software-pakete dauden instalatuta edo kenduta — Aukerak >
Ikusi erregistroa hautatu.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako aplikazio bakarra onartzen
du. Birusen aurkako aplikazio bat baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren
jarduna kaltetu liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria-txartel bateragarri batean aplikazioak instalatu eta gero, instalazio-
fitxategiak (.sis, .sisx) telefonoaren memorian geratzen dira. Fitxategiek memoria
handia har dezakete, beste fitxategi batzuk gordetzea eragotziz. Memoria nahikoa
mantentzeko, erabili Nokia Ovi Suite instalazio-fitxategien segurtasun-kopiak PC
bateragarri batean egiteko, ondoren erabili fitxategi kudeatzailea instalazio-
fitxategiak telefonoko memoriatik ezabatzeko. .sis fitxategia mezu baten eranskina
bada, ezabatu mezua postontziko Mezularitza postontzitik.