Nokia 5235 Comes With Music - Arazoak bilatu eta konpondu

background image

Arazoak bilatu eta konpondu

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

159

background image

G: Zergatik ezin du nire Nokia telefonoak GPS konexio bat ezarri?

E: GPS konexioa ezartzeak segundo edo minutu batzuk iraun ditzake. GPS konexioa

ibilgailu baten barruan ezartzeak denbora gehiago iraun dezake. Leku estali batean

bazaude, joan zeru irekira seinale hobea jasotzeko. Kanpoaldean bazaude, mugitu

leku zabalago batetara. Egiaztatu eskua GPS antena estaltzen ez duela. Eguraldi

baldintzak txarrak badira, seinalearen indarrean eragin dezake. Ibilgailu batzuk

leiho tindatuak (atermikoak) dituzte eta satelitearen seinalea blokea dezakete.

G: Zergatik ezin dut aurkitu nire lagunaren telefonoa Bluetooth

konexioa erabiltzen dudanean?

E: Egiaztatu bi telefonoak bateragarriak direla, Bluetooth konexioa aktibatua

daukatela eta modu ezkutatuan ez daudela. Egiaztatu bi telefonoen arteko

distantzia 10 metro (33 oin) baino handiagoa ez dela eta telefonoen artean

hormarik edo bestelako oztoporik ez dagoela.

G: Zergatik ezin dut Bluetooth konexio bat amaitu?

E: Beste telefono bat zure telefonora konektatua badago, konexioa beste telefonoa

erabiliz edo Bluetooth konexioa desaktibatuz amai dezakezu. Hautatu Menua >

Ezarpenak eta Konektagarritas. > Bluetootha > Bluetootha >

Desaktibatu.

G: Zer egin memoria beteta badago?

E: Ezabatu elementuak memoriatik. Ez dago eragiketa egiteko adina

memoriarik. Lehenik, datu batzuk ezabatu. edo Memoria gutxi libre.

Telefonoaren memorian datuak ezabatu. oharra erakusten bada aldi berean

hainbat elementu ezabatzen ari zarenean, ezabatu elementuak banan-banan

txikienetatik hasita.

G: Zergatik ezin dut nire mezurako kontaktu bat hautatu?

E: Kontaktuen txartelak ez dauka telefono zenbaki, helbide edo helbide

elektronikorik. Aukeratu Menua > Kontaktuak eta dagokion kontaktua eta aldatu

kontaktuaren txartela.

Arazoak bilatu eta konpondu

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

160

background image

G: Nola amai dezaket datu konexioa telefonoak behin eta berriz datu

konexioa hasten badu?

E: Baliteke telefonoa multimedia mezuen zentrotik halako mezu bat berreskuratzen

saiatzen aritzea. Telefonoak datu konexiorik egin ez dezan, hautatu Menua >

Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak > Multimedia mezua > Multimedia

berreskuratz.. Hautatu Eskuzkoa multimedia mezularitza zentroak mezuak

geroago berreskuratu ahal izateko, edo Desaktibatu jasotzen diren multimedia

mezu guztiak ezikusteko. Eskuzkoa aukeratuz gero, jakinarazpen bat jasoko duzu

multimedia mezu zentroan mezu bat jasotakoan. Desaktibatu aukeratuz gero,

telefonoak ez du multimedia mezularitzarekin erlazionatutako sare konexiorik

egingo. Telefonoak pakete-datuen konexioa behar duen aplikazio edo ekintza bat

hasten duzun kasuetan bakarrik erabiltzea nahi baduzu, hautatu Menua >

Ezarpenak eta Konektagarritas. > Admin. ezarp. > Pakete-datuak > Pakete-

datuen konexioa > Behar denean. Honek laguntzen ez badu, itzali telefonoa eta

berriz piztu.

G: Erabil al dezaket nire Nokia gailua fax modem gisa ordenagailu

bateragarri batean?

E: Ezin duzu zure gailua fax modem gisa erabili. Hala ere, dei desbideraketarekin

(sareko zerbitzua), sarrerako fax deiak beste fax zenbaki batera desbidera daitezke.

G: Zergatik jasotzen dut Ziurtagiria iraungita edo Ziurtagiriak

oraindik ez du balio errore mezua deskargatutako aplikazioren bat

instalatzean?

E: Ziurtagiria iraungita edo Ziurtagiriak oraindik ez du balio agertzen bada,

nahiz eta ziurtagiria baliozkoa izan, egiaztatu telefonoko uneko data eta ordua

zuzenak direla. Baliteke data eta orduaren ezarpenak ezikusi izatea telefonoa

lehenengo aldiz erabiltzean, edo baliteke sare mugikorrak ezarpenok telefonoan

eguneratu ezin izatea. Hau konpontzeko, hautatu Menua > Ezarpenak eta

Telefonoa > Telef. kudeaketa > Fabrikako ezarp.. Berrezarri fabrikako

ezarpenak eta telefonoa berrabiaraztean, ezarri data eta ordu zuzena.

Arazoak bilatu eta konpondu

© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.

161

background image

23. Aholku ekologikoak

Aurreztu energia

Ez duzu bateria hain maiz kargatu beharko ondorengoak eginez gero (zure

telefonorako erabilgarri badaude):
● Itxi aplikazioak eta datu-konexioak erabiltzen ez dituzunean, adibidez,

Bluetooth konexioa.

● Murriztu pantailaren argitasuna.
● Zure telefonoan erabilgarri badago, ezarri zure telefonoa energia-aurrezle

moduan jar dadin inaktibitate tarte baten ondoren.

● Desaktibatu beharrezkoak ez diren soinuak, esaterako, teklen tonuak.

Birziklatu

Gailu honen material guztiak material eta energia gisa berreskura daitezke. Zure

Nokia produktu zaharrak birziklatzeari buruzko informazio gehiagorako, zoaz

www.nokia.com/werecycle helbidera edo, gailu mugikorra erabiliz,

www.nokia.mobi/werecycle helbidera.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen gidak zure tokiko birziklatze-zentroan.
Telefonoaren dokumentu zein kaxan edo baterian agertzen den gurutze batez

estalitako zaborrontziak gogorarazten du produktu elektriko edo

elektronikoak, bateriak eta metagailuak biltegi berezietara eraman behar

direla funtzionatzeari uzten diotenean. Eskakizun hori Europar Batasunean

aplikatzen da. Produktu hauek ezin dira sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota.

Telefonoaren ingurumenarekiko eraginari buruzko informazio gehiagorako, zoaz

www.nokia.com/ecodeclaration helbidera.